26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 6an. Deialdi horretako epaimahaiak igorritako proposamenari jarraituz, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 21eko 52/2022 Ebazpenaren bidez, Sergio Hidalgo Sinde izendatzea erabaki du, puntuazio handiena atera duen izangaia delako.

Atarrabian, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2201090