26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean. Izendapena

2020eko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean, Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 14ko 9/2022 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Jon Rodríguez Escalona izendatzea Cortesko Udaleko funtzionario.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2200664