26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez, lan-araubide finkoan. Izendapena

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 20an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen prozedura hastea, egiteko deialdia, oposizio bidez eta lan-araubide finkoan betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, plantilla organikoan A35 zenbakia duena, eta aldi baterako kontratatzeko xedez izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren. Orobat, erabaki zuen onestea lanpostua betetzeko hautapen prozedura arautuko duten deialdiaren oinarriak, eta hautaproben deialdi publikoa egitea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.

Alkatetzak, 2021eko uztailaren 21ean emandako 2021-0210 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpen hori 2021eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Alkatetzaren abuztuaren 23ko 2020/0219 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an.

Hautaprobak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak Román Chivite Fernández izangaia izendatzeko proposamena egin zuen.

Proposamen hori 2021eko 282. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.

Proposatutako izangaiak aurkeztu ditu deialdiaren 8.1.2 oinarrian aipatzen diren agiriak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

Udaleko Kontu-hartzailetzari fiskalizazioa eskaturik, txosten bat sinatu zuen 2022ko urtarrilaren 11n, eta bertan adierazi zuen bazela kreditu egokia eta nahikoa finantzatzeko Cintruenigoko Udaleko plantilla organikoan A35 zenbakia duen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzetik eratorritako betebeharrak.

Deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, bidezkoa da, halaber, onestea proba gaindituta ere lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena, eta horiek argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Izendatzea Román Chivite Fernández Cintruenigoko Udaleko langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita. Pantilla organikoan A35 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitu zaio, lan-araubidekoa.

2. Izendatutako izangaiari jakinaraztea lanpostuaz hilabeteko epean jabetu beharko duela, izendapenaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, galduko dituela dituen eskubide guztiak Cintruenigoko Udaleko langile izateko.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren alorrari eta udal Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta agintzea argitara dadila Cintruenigoko Udaleko iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2201047