26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Daniel Burgui Igúzquiza jauna kabineteko idazkari izendatzen baita.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluak xedatzen du kabineteetako kideak libreki izendatuko edo kargutik kenduko dituztela Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo kontseilariek. Behin-behineko langile izanen dira funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera, eta kargua utziko dute izendatu dituenak kargua uztearekin batera.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Daniel Burgui Igúzquiza jauna Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren kabineteko idazkari. Izendapenak 2022ko otsailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta aipatutako aginduan ezarritakoarekin bat jardunen du.

2. Foru agindu hau Daniel Burgui Igúzquiza jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2200829