2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Xehetasun-azterketa, Zorokiaingo 6. poligonoko 6. lurzatian. Behin betiko onespena
Udalak 2022ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa bat Zorokiaingo 6. poligonoko 6. lurzatian, Marcos Alonso Tortajadak sustatua eta Iñaki Urkiak idatzia.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Untzitin, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2217221