2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea.
Gimnasio gisako kirolgunearen jarduera ezartzea
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: 30/2022/AACC.
Sustatzailea: Atmoss by Seven Fit Center SL.
Jarduera: gimnasio gisako kirolgunearen jarduera ezartzea.
Tokia: Juan Antonio Fernández kalea 8, sotoa (-1), Zaragoza etorbidearekin eratzen den barneko plazan; sarbidea: Bonne-Maison eraikinaren merkataritza-pasabidea (3 poligonoa, 2384. lurzatia, 1. azpieremua, 226.etik 229.era arteko unitateak eta 230.aren zati bat).
Lizentzia eman zen eguna: 2022-12-02.
Tuteran, 2022ko abenduaren 2an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2216737