259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

748E/2022 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 660864.

Nafarroako PIN Nazioarteko Planaren erronka nagusietako bat da Nafarroako enpresa txiki eta ertainak gehiago nazioartekotzea.

Nazioartekotzeko bultzada bonuen helburua da sostengua ematea esportazioak sendotzeko bultzada bat behar duten Nafarroako ETEei, kontuan izan gabe esportatzen hasita dauden edo dagoeneko esportatzen duten; horretarako, diruz lagunduko da aholkularitza espezializatuko zerbitzuen kontratazioa.

Nafarroako Gobernuak 2022ko urriaren 26ko hartutako erabaki baten bidez baimena eman zitzaion Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari 2023an "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntza emateko, banakako ebaluazio araubidean.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2023ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuan 2022ko aurrekontuko 810003 81400 4709 431300 "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren aurrean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Iruñean, 2022ko azaroaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

I. ERANSKINA

Nazioartekotzeko bultzada bonuen 2023ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

"Nazioartekotzeko bultzada bonuak" izeneko dirulaguntzaren xedeak dira enpresa esportatzaileen kopurua ugaritzea, dagoeneko esportazioan ari direnen nazioartekotzea sendotzea, eta Nafarroako esportazioen bolumena gehitzea.

Horretarako, dirulaguntzak emanen dira kanpo merkataritzan espezializatutako aholkularitza-zerbitzuak kontrata ditzaten esportatzen hasi diren edo dagoeneko esportatzen hasita egonik bultzada behar duten Nafarroako ETEek.

Kontuan hartuta enpresen behar desberdinak, dauden egoeraren, estrategiaren eta aukeren araberakoak, dirulaguntzak bi modalitate dauzka:

1. BULTZADA-HASTEA bonua, esportazioaren arloan hasiberriak diren edo lehen pausoak egin dituzten baina finkatzeko bultzada bat behar duten enpresentzat.

2. BULTZADA-SENDOTZEA bonua, atzerriko merkatuetan dagoeneko ari diren enpresentzat.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza orokor hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke dirulaguntzaren onuradunak:

a) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz.

b) Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

c) Esporta daitekeen produktu, zerbitzu edo marka berekia izatea.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

f) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

2. Horrez gain, eskatzen den bonu modalitatea zein den, berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

2.1. BULTZADA-HASTEA BONUA.

Betekizun hauetako bat bete beharko da:

a) ICEX NEXT programa egina izatea edo egiten egotea. Programari atxikitzeko gutuna aurkeztuz frogatuko da.

b) Enpresaren nazioartekotze ahalmenari dagokion aldeko diagnostikoa izatea. Diagnostiko horren ondorioak eta gomendioak aurkeztuz frogatuko da, hura egin duen enpresak sinatuta. Aholku enpresaren espezialitatea kanpo merkataritza izanen da.

2.2. BULTZADA-SENDOTZEA BONUA.

a) Azken urteko esportazioen zenbatekoa guztirako fakturazioaren %15 izatea. Zerga aitorpenen edo fakturen bidez frogatuko da.

3. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar dirulaguntza ematen duen organoari baimena ematea zuzenean eskura ditzan enpresa eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri telematikoak, bai eta egiaztatzeko ere zein den enpresaren egoitza fiskala eta desgaitua ote dagoen dirulaguntzak eta laguntzak jasotzeko. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu kasuan kasuko egiaztagiriak.

4. Baldintza orokorrak frogatzeko, eskabide orrian jasotzen den erantzukizunpeko adierazpena eginen da. Berariazko baldintzak, berriz, 4.3 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuz frogatuko dira.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, laguntzaren zenbatekoa eta gauzatzeko epea.

1. BULTZADA-HASTEA BONUA: Dirulaguntzaren zenbatekoa honako gastu hauen %60 izanen da (10.000 euro gehienez).

a) Merkatuko azterketa aurreratuak egiteko gastuak. Gastu horietan sartuta dago destinoan elkarrizketak eta inkestak egitea produktu edo zerbitzuaren balio-katean parte hartzen duten agente nabarmenei (bezeroak, hornitzaileak, administrazioa, eta abar), lehen eskuko informazioa lortzeko zenbait gairi buruz: prezioak, marjinak, kalitateak, betebeharrak, eta abar.

b) Nazioartekotzeko plana diseinatzeko edo eguneratzeko lanekin lotutako aholkularitza gastuak.

c) Esportazioen kudeatzaile bati merkataritzako kontratua egitea, gutxienez sei hilabeterako.

d) Aholkularitza eta kudeaketa kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako eta patenteen eta marken erregistrorako:

Atal honetan sartzen dira patenteak eta markak, eman arte, destinoko herrialdeetako erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak, planaren xede den herrialdean nahitaezko homologazioa egiteak dakartzan gastuak (horretarako akreditazioa duten entitateek eginez gero), kanpoko bezero handientzat egindako ziurtapenak eta aurrekalifikazioak, eta horiek tramitatzeko kanpoko aholkularitzek eragindakoak.

e) Enpresaren nazioartekotze plan digitala abian jartzearekin lotutako gastuak:

Honako hauek sartzen dira: nazioartekotze-plataformetan (hala nola marketplaceak edo web-direktorioak) alta ematetik eratorritako kostuak, online publizitate- eta sustapen-gastuak eta online marketineko tresna osagarrien kontratazioa (alta premium kontuetan, marketin-zerbitzu gehigarriak).

2. BULTZADA-SENDOTZEA BONUA: dirulaguntzaren zenbatekoa honako gastu hauen %60 izanen da (10.000 euro gehienez).

a) Erabiltzen ahal diren banaketa-kanalak aurkitzeko eta haiei buruzko informazioa biltzeko nazioarteko negozio eta marketin aholkularitza; inportatzaileen, banatzaileen eta preskriptoreen zerrenda "bizia" egitea; enpresaren produktuaren edo zerbitzuaren eskaintza pertsonalizatuak aurkeztea bezero potentzialei; enpresaren produktuaren edo zerbitzuaren merkatu-azterlan aurreratua egitea.

b) Aholkularitza eta kudeaketa kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako eta patenteen eta marken erregistrorako:

Atal honetan sartzen dira patenteak eta markak, eman arte, destinoko herrialdeetako erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak, planaren xede den herrialdean nahitaezko homologazioa egiteak dakartzan gastuak (horretarako akreditazioa duten entitateek eginez gero), kanpoko bezero handientzat egindako ziurtapenak eta aurrekalifikazioak, eta horiek tramitatzeko kanpoko aholkularitzek eragindakoak.

c) Aholkularitza juridikoa (merkataritza, zergak, administrazioa eta lana) eta finantza-aholkularitza, nazioartekotzearekin lotutakoak.

d) Destinoko herrialdean merkataritzako agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.

e) Enpresaren nazioartekotze plan digitala abian jartzearekin lotutako gastuak:

Honako hauek sartzen dira: nazioartekotze-plataformetan (hala nola marketplaceak edo web-direktorioak) alta ematetik eratorritako kostuak, online publizitate- eta sustapen-gastuak eta online marketineko tresna osagarrien kontratazioa (alta premium kontuetan, marketin-zerbitzu gehigarriak).

5. Diruz lagundu ahal izateko, 1.a) eta b) eta 2.a) ataletan adierazitako zerbitzuak eman beharko ditu nazioarteko merkataritzako aholkularitzan gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzen duen enpresa batek; 1.c) atalean adierazitako zerbitzuak, berriz, nazioarteko merkataritzan edo export manager-ean gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatzen duen enpresa edo pertsona autonomo batek eman beharko ditu; eta 1.e) eta 2.e) ataletan adierazitako zerbitzuak, bestalde, bat etorri beharko dira nazioartekotzeko plan digitalak abiatzearekin, zeinak eginen baitituzte beren taldean kanpo merkataritzako, merkataritza elektronikoko eta marketin digitaleko espezialistak dituzten enpresek, baldin eta egiaztatu badute gutxienez 6 nazioarteko E-Commerce proiektu egin dituztela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

6. Ez dira inola ere diruz lagunduko jarduera iraunkorrekin edo aldizkakoekin lotutako zerbitzuak, ez eta enpresaren ohiko kudeaketa-gastuekin lotutakoak ere (back office lanak, hala nola kontabilitatea egitea, zerga-aitorpenak, etab.). Helburu zehatzak dituzten lan puntualak baizik ez dira diruz lagungarriak.

7. Dirulaguntza jaso ahal izateko, diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 2.000 euro izan behar da gutxienez.

8. Gastu diruz lagungarriak egiteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2023ko urriaren 16ra bitartekoa da. Ondorio horietarako, gastua egin dela ulertuko da epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu denean.

9. Gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman "Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa" izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina erakunde hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, alderdi hori aipatutako inprimakian justifikatu beharko da.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko abuztuaren 31n bukatuko.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/bonos-impulsa-de-internacionalizacion-2023, aurrerantzean, laguntzen fitxa.

3. Dirulaguntza eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera, agiri bereizietan eta izenaren bidez behar bezala identifikatuta:

a) Eskaera-orria, zein bonu eskatzen den zehaztuta; eskaera-orri horrek barnean du 2.1 oinarrian aipatutako baldintza orokorrak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.

b) 2.2 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

c) Enpresak helbide fiskala Nafarroan duela eta Zerga Ogasunarekin nahiz Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak, 2.3 oinarrian aipatzen direnak, aurkeztu beharko dira, Departamentuari datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bazaio.

d) Zer zerbitzutarako eskatzen den dirulaguntza, horiei buruzko memoria bat, laguntzen fitxan ezarritako egiturari jarraikiz.

e) Zein aholkularitza lanetarako eskatzen den dirulaguntza, horien aurrekontuen kopia. Aurrekontuetan honako epigrafe hauek sartuko dira: xedea, lanerako plana, helburua, entregatzekoa eta eskaintza.

f) Hornitzailearen hautaketaren gaineko justifikazioaren inprimakia eta 3.7 oinarrian ezarritako gainerako agiriak.

g) Zerbitzuak ematen dituzten enpresen baldintzak, eta, behar bada, baldintza pertsonalak betetzen direla ziurtatzea, zerbitzua ematen duten enpresen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, hartan adierazirik eskatutako esperientzia urteetan egindako lanik garrantzitsuenak, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak egiaztatu ahal izateko gisan.

h) Urteko kontu erregistratuak (baita ikuskatuak ere, horretara derrigortuak badaude), itxita dauden azkeneko 2 zerga ekitaldietakoak (laguntzak eskatzen diren egunean itxita daudenak). Eskatzailearen kontuak eta hari elkartutako eta lotutako enpresenak aurkeztuko dira, halakorik bada.

4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

5. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

1. Dirulaguntza hauek banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira. Hori dela-eta, eskaerak oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da eta 3. oinarrian ezarritakoa aplikatzearen araberakoa izanen da dirulaguntza.

2. Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan bonuetako bakoitzerako kreditua dagoen bitartean:

–100.000 euro BULTZADA-HASTEA BONURAKO.

–100.000 euro BULTZADA-SENDOTZEA BONURAKO.

Bonu mota baterako eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarria baldin badago, beste bonuaren eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko da, aurkezteko hurrenkeraren arabera.

Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua da laguntzak kudeatzen dituen organoa. Hark ebaluatuko ditu eskabideak, eta gero organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena, hartan adierazita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza jasotzeko betebehar guztiak.

2. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

3. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.

7. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

Dirulaguntzaren onuradunek 2023ko urriaren 16rako honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematikoki laguntzen fitxaren bidez:

a) "Justifikazioaren inprimakia", laguntzen fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa.

b) Ordainketen fakturak eta frogagiriak (bankuko agiriak onartuko dira bakarrik).

c) Proiektua justifikatzeko memoria, laguntzaren fitxaren gidoiaren arabera egina.

d) Proiektuaren finantzabideei buruzko adierazpena.

e) Emandako dirulaguntzaren publizitatearen frogagiriak.

f) BULTZADA-HASTEA bonua eskatu bada esportazioen kudeatzaile bat kontratatzeko, izenpeturiko kontratua ere aurkeztu beharko da.

g) Enpresa nazioartekotzeko plan digitalak abiatzearekin lotutako gastuen kasuan, horien kopia bat aurkeztu beharko da.

h) Ebaluazio inkesta, laguntzen fitxan eskura dagoena.

8. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, frogatzen duena onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emanen du dirulaguntza ordaintzeko ebazpena, bi hilabeteko epean, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako ekintzak 7. oinarrian ezarritako moduan eta epean egin izana frogatzea.

c) Beren webgunean edo, horrelakorik ez badute, eskura duten beste baliabide bat erabiliz, adieraztea dirulaguntza honen onuradun direla, eta, horretarako, Nafarroako PIN Nazioarteko Planaren logoa ikusgai jartzea. Logoa orri honetan jaitsi daiteke: https://www.planinternacionaldenavarra.es/.

d) Betetzea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak eskatzen dizkion eraginkortasun adierazleen galdetegiak, laguntza eman den ekitaldiaren ondoko 2 ekitaldietan.

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

10. oinarria.–De minimis laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (2013ko L 352. EBAO, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio-aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, onuradunek, eskaera-orrian jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntzen berri emanen dute.

11. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bitartez (eskura dago www.nafarroa.eus webgunean).

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren helbidean (https://notificaciones.060.es/PCPublic_publicInfo.action) eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

13. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egotzi zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira.

14. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari aurkeztuta, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2215959