258. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Erabilera pribatiboa ematea, Eulza sektoreko UE1 eta UE2 unitateetan eraikitako transformazio-zentroek okupatutako jabari publikoko lurzoruari

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako ohiko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, onetsi egin zuen, jabetza-eskubidea salbu eta beste eskubide batzuei kalterik egin gabe, jabari publikoko lurzoruari erabilera pribatiboa ematea. Eulza sektoreko UE1 eta UE2 unitateetan eraikitako zazpi transformazio-zentroek okupatzen dute lurzoru hori, eta erantsitako planoan adierazten dira. Guztira 166,53 m²-ko azalera du (23,79 m² x 7 transformazio-zentro).

Transformazio-zentroen kokapena (ETRS89 UTM30N koordenatuak) honako hau da:

TRANSFORMAZIO-ZENTROA

X KOORDENATUAK

Y KOORDENATUAK

1. TZ

606687.79

4739550.26

2. TZ

606590.53

4739694.24

3. TZ

606669.54

4739733.17

4. TZ

606596.84

4739838.37

5. TZ

606748.46

4739919.59

6. TZ

606859.19

4739997.53

7. TZ

606999.44

4740038.21

Bigarrena.– Baldintzen agiria onestea, arautzen dutenak Eulza sektoreko UE1 eta UE2 unitate-zentroetan eraikitako zazpi transformazio-zentroek okupatutako jabari publikoko lurzoruaren erabilera pribatiboaren emakida 75 urteko eperako.

Hirugarrena.– Erabakia eta baldintza-agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, publizitate egokia izan dezan, bai eta Barañaingo Udalaren web-orriko gardentasun-atarian ere.

Barañainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Baldintza arautzaileen agiria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215908