257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei edo familiei 2023an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 661365.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/661365).

Vianako Udalak, 2021eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen deialdiaren oinarriak larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2023an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko.

Lehena.–Onuradunak: Larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan badaude eta 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: Ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru zenbatekoa, guztira: 20.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urtebetez, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua baldin badago.

Vianan, 2022ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2216226