257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an hartu erabakiaren bidez, onetsi da deialdi bat Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek 12. oinarrian jasotzen diren errekurtsoak aurkeztu ahal izanen dituzte.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Deialdia, Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat. Funtzionarioen araubidekoa izanen da, eta 5006 kodea du plantillan.

1.2. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Hauek dira hautatutako pertsonak bete beharreko funtzio nagusiak, orientazio gisa eta bestelakoak baztertu gabe:

Mantentze-lan orokorren eta obren lantaldearen berezko jarduketekin ikusteko duten zerbitzu anitzak; hona hemen horietariko batzuk, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta mantentze-lanetakoak.

Zerbitzuaren berezko makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

Hiri-altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea. Muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta beste, jai eta ekitaldi publikoetan.

Ibilgailuak gidatzea eta makineria maneiatzea, obra txiki eta ertainetakoak badira (B motako gidabaimena arte, hori barne).

Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

Agintzen zaizkien hobekuntzako instalazio berriak eta jarduketak egitea, betiere beren mailakoak badira.

Lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze- eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.

Udaleko gainerako zerbitzuekin lan egitea, hala eskatzen zaionean.

Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuari dagozkio honako eginkizun orokor hauek:

Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.

Koordinatzaileari aldiro komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.

Zerbitzuak hobetu daitezen sustapen lana egitea eta laguntzea, proposatuz hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak.

Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.

Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapen lanak egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.

Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatutako estatutua garatzeko eta betearazteko emandako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 9. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, bertara agertuta edo haren egoitza elektronikoaren bitartez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. 6,40 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako da diru kopuru hori. Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian daudenak, frogagiri bidez egiaztatzen badute.

Tasa hori eskudirutan ordaintzen ahal da, eskabidea bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES 51 2100 5198 04 2200091055 kontuan dirua sartuz edo transferentzia eginez, eta kasu horretan datu hauek jarri behar dira nahitaez ordainagirian:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZ.

–Kontzeptua: zerbitzu anitzetako enplegatuaren oposizio-lehiaketa.

2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3. Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten agiri jatorrizkoak edo autentifikatuak.

3.3. Aurreko apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.–Kalifikazio epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

–Epaimahaiburua: Antsoaingo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: César Hernández Díez de Ulzurrun, Antsoaingo Udaleko Laneko Arriskuen Prebentzioko eta Mantentze-lanetako koordinatzailea.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: David Martín Aguado, Antsoaingo Udaleko mantentze-lan orokorren arduraduna.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutako kide bat.

Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutako kide bat.

–Epaimahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Antsoaingo Udaleko Laneko eta Giza Baliabideetako aholkularia.

Ordezkoa: Antsoaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehendabizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan azaltzen den moduan. Aurreikuspenen arabera, 2023ko irailetik aurrera eginen da.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Gainerako proben iragarkiak, Antsoaingo Udaleko iragarki-taulan (egoitza elektronikoa) emanen dira argitara, hurrenez hurren, betiere 48 ordu lehenago.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea eta haren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, betiere deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin zuzeneko harremana duten gaiei loturik. Gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

–Lanbide-esperientziagatik, gehienez ere 15 puntu, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

–Prestakuntza osagarriagatik, 10 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

–Euskaraz jakiteagatik, 5 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

7.2. Epaimahaiak III. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

7.3. Oposizioaldiko hirugarren proba egitera iristen diren izangaiei baizik ez zaie eginen balorazio hori; iragarki-taulan argitaratuko dira haren emaitzak.

7.4. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 80 puntu lortzen ahal dira:

8.2. Lehenbiziko proba galde-sorta teoriko-praktikoa izanen da, deialdi honetako II. eranskinean agertzen den gai zerrendari buruz. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Proba honetan 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia (15 puntu) lortzen ez duten izangaiak.

Lehen proban puntuaziorik hoberena erdietsi duten lehen 20 izangaiek baizik ez dute bigarren proba hori egiten ahalko.

8.3. Praktikoa, hau da, proba praktiko bat edo gehiago eginen dira, arlo hauetakoak: makineria, igeltserotza, iturgintza eta elektrizitatea, soldadura, mantentze-lan orokorrak, obra txiki edo ertainetako makineria arina maneiatzea, edota bestelako edozein, betiere deialdi honetako 1. oinarrian aipatzen diren eginkizun edo zerbitzuetakoak. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da, alegia, 40 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izanen da; betiere proba guztiak hartuta, 20 puntu lortu behar dira (eta horietako bakoitzari emandako balioaren %30 gutxienez). 20 puntu horiek lortzen ez dituen izangaia baztertu eginen da.

8.4. Epaimahaiak finkatuko du probak eta ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren. Haien iraupena epaimahaiak erabakiko du, hasi aurretik.

8.6. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak NANa aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Antsoaingo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, batuta izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak, eta Antsoaingo Udaleko Alkatetzari igorriko dizkio, espediente osoarekin batera, oposizioa gainditu dutenen zerrenda, eta puntuazio handienarekin gainditutako izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik izanez gero oposizio-lehiaketaren azken emaitzan, joko da bigarren proban, praktikoa baita, puntu gehien lortzen dutenen alde.

9.2. Emaitzak argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri ofizial baliokide batena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea.

e) d) Osasun ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, deialdiko lanpostuan egin beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloen arabera; frogatuko da Udaleko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak egiten duen osasun azterketaren bidez.

Aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak ezin izanen dira funtzionario izendatu.

f) Zin egitea edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

g) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, frogagiri bat aurkeztu beharko dute, dioena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin; balorazio eta orientazio talde eskudunek eman beharko dute.

h) Hala behar badu, Antsoaingo Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

9.3. Aipatutako epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, izan dezaketen erantzukizuna ukatu gabe.

9.4. Aitzineko atalean aurreikusitako kasuan, Antsoaingo Udalak lanpostua beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan (9.1 atalean aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

10.–Izendapena, adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Aitzineko oinarrietan xedatutakoa bete ondotik, Antsoaingo Udalak proposatzen zaion izangaia izendatuko du zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

10.4. Epe horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xede den lanpostuari loturiko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatuz gero, Antsoaingo Udalak lanpostua beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan (9.1 atalean aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

11.–Datu pertsonalen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 3/2018 Legearekin bat, izangaiek, deialdira aurkeztu hutsez, baimena emanen dute beren datu pertsonalak tratatzeko, eta jakinaren gainean geldituko dira badela "langileen kudeaketa" izeneko fitxategi bat, langileak hautatzeko prozesuak egiteko, besteak beste.

Orobat izangaiei aditzera ematen zaie bildutako datuak hirugarrenei lagatzen ahal zaizkiela, legean berariaz aurreikusten den kasuetan, edo lagapena beste administrazio publiko batzuei egiten zaienean, haien eskumenetan ari daitezen.

Hautapen prozesuaren emaitzak jendaurrean jarriko dira, ez bakarrik aplikatzekoak diren arauetan ezartzen diren tokietan, baita Antsoaingo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

Udala da fitxategiaren arduraduna, eta udal egoitzan baliatzen ahalko dira fitxategietan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

1. gaia.–Antsoaingo Udalaren organigrama, antolamendua, ordezkariak eta organoen eginkizunak. Antsoaingo udal-mugartearen ezagutza.

2. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Hizkuntza eta ortografia, eskatzen den titulazioaren mailakoa.

4. gaia.–Informatika, erabiltzaile mailakoa. Word, Excel eta posta elektronikoa.

5. gaia.–Mantentze elektrikoko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: Oinarrizko kontzeptuak. Elektrikarien oinarrizko tresnak: Erabilera eta maneiua. Mekanismo elektrikoak. Lanparak: Lanpara motak. Larrialdietako argiteria.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Zirkuitu bereziak, alarmak, larrialdiak, komunikazio-sareak.

8. gaia.–Argiteria publikoko zirkuituak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Kanpoan jartzen diren argiak: motak eta ezaugarriak.

9. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

10. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

11. gaia.–Zurezko eta metalezko arotzeriako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Ateak, leihoak eta pertsianak doitzea. Oinarrizko kontzeptuak. Metrologia. Barauts motak. Zurezko arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Metal-arotzeriako erremintak: eskukoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Mantentze-lanak. Lotzeko sistemak. Ate eta leihoetako burdineria: motak. Sarrailak eta sarraila-zilindroak: motak. Mantentze-lanak.

12. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Iturgintzako erremintak: Erabilera eta maneiua. Tresna sanitarioak. Tresna sanitarioen mantentze-lanak. Kanilak: motak. Matxurak eta konponketak. Hodiak eta osagarriak: motak. Lotzeko sistemak. Iturgintzako instalazio baten osagaiak: motak. Funtzioa. Berokuntza instalazio baten osagaiak: Funtzioa. Igorgailuak: motak. Igorgailuen balbulak: Igorgailuen balbula motak eta funtzioak. Berokuntza-zirkuituak. Berokuntza-instalazioa betetzea, hustea eta purgatzea. Saneamendua: erretenak. Zorrotenak. Kutxatilak: motak eta funtzioa.

13. gaia.–Igeltserotzako eta pinturako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Igeltserotzako erremintak: eskuzko erremintak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Oreak, morteroak eta itsasgarriak. Bitarteko osagarriak: motak. Segurtasun neurriak. Eskuzko erremintak eta pintura-tresnak: Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Pinturak: pintura motak. Pinturak aplikatzeko metodoak. Bernizak: berniz motak. Bernizak aplikatzeko metodoak.

14. gaia.–Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko mantentze-eragiketak.

15. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak mantentzeko eta kontserbatzeko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Berdeguneak garbitzea. Ureztatzea: ureztatze sistemak. Ureztatze sistemaren elementuak. Ureztatzeko garaia eta unea. Berdeguneak ongarritzea: ongarri motak. Ongarritze-garaia. Inausketa: inausketa-garaia. Inausketa mota.

16. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Zamak eskuz erabiltzea. Ahalegin fisikoari loturiko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Norbera babesteko ekipamenduak eta segurtasun-arauak, honako hauekin lotutakoak: lorezaintza, elektrizitatea, iturgintza, igeltserotza, soldadura, mantentze-lan mekanikoa, pintura, zurgintza eta metalezko arotzeria.

17. gaia.–Honako hauek erabiltzea segurtasun-baldintzekin:

–Metalezko aldamio tubularrak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak.

–Kamioi autokargatzailea eta zubi-garabia.

–Erorketen aurkako sistemak eta ekipoak.

18. gaia.–Legionelosi-arriskua duten instalazioen mantentze-lan higieniko-sanitarioak. 487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa.

19. gaia.–Segurtasuna, altuerako lanetan. Oinarrizko printzipioak.

20. gaia.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Kontzeptu orokorrak. Igerilekuen baldintza higieneko-sanitarioak eta segurtasun baldintzak Nafarroako Foru Komunitatean. 86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa; 6/2022 Foru Dekretua, otsailaren 9koa; eta 742/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa.

21.–Antsoaingo Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Ordenantza.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Lanbide-esperientziagatik, gehienez ere 15 puntu.

–Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu anitzen, kirol instalazioen eta/edo mantentze-lan orokorren enplegatu lanpostuetan zerbitzu egiteagatik: puntu 2 urte osoko edo urte osoa ez bada proportzionalki dagokiona; gehienez ere 15 puntu.

Lanbide-esperientzia baloratzeko oharrak:

Lanbide-esperientzia frogatuko da administrazio kontratatzailearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren ziurtagiria aurkeztuta.

Administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, portzentajea edo ordu kopurua zehaztuta) eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera data zehatzak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Data beretan bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari mesedegarrien zaion hura baloratuko da soilik.

Lanaldi partzialeko kontratuak eta urtebete baino gutxiago irauten dutenak, proportzioan kontatuko dira.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zuzenean ikusteko duen edukiaren gaineko prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 10 puntu, ondoko baremoari jarraikiz.

b.4.1) Erdi mailako gradua, LH1, LH 2 edo baliokidea: 5 puntu, lanpostuarekin zerikusia duen espezialitate bakoitzeko.

b.4.2) Lanpostuarekin zerikusia duten espezialitateetako ikastaroak, 50 eta 100 ordu artekoak: 1,50 puntu, ikastaro bakoitzeko.

b.4.3) 100 orduko edo gehiagoko ikastaroak, lanpostuarekin zerikusia duten espezialitatekoak: 3,00 puntu, ikastaro bakoitzeko.

c) Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 5 puntu.

Prestakuntza osagarria baloratzeko oharrak:

a) Euskaraz jakitea; EGA titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizialaren Gaitasun Agiria aurkeztuta: 5 puntu.

b) Titulurik izan ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da; aldiz, 1/12, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2216399