257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 204E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 14koa). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu betetzeko izendapen proposamena onesten da. Hauek dira izendatuak:

–Desgaitasuna dutenentzako txanda:

FRIEBEL LEAL, MARIA DEL MAR

–Igoera txanda:

CALVO JASO, SILVIA

GARNICA MARTÍNEZ, IRACHE

JERICO OJER, MARIA

PASTOR AGUIRRE, CAROLINA

SANZOL MARCO, MARTA

ANTON GRANDEZ, MARIA PILAR

ZOROZA BELZA, MAITE

GALDEANO GÓRRIZ, MARÍA DEL PUY

VAQUERO BARRERA, MARIA ANDREA

NÚÑEZ CELAYA, LAURA

RUIZ MEDRANO, MARIA ISABEL

–Txanda irekia:

SANCHEZ-CRUZAT ALBERTIN, CAROLINA

AYERRA GAMBOA, ADELA

OSES AYUCAR, LEYRE

PEREZ FELEZ, ALLENDE

LUQUIN VILLANUEVA, AMAYA

BONET PEREZ, BEATRIZ

MENDEZ MECA, CAROLINA

CARABAÑO MAYORGA, ÁNGELA

CARRIZOSA MORENO, ANGELA

ABAURREA ASIAIN, SANDRA

LIZARRAGA BULDAIN, IRANTZU

ORZAIZ IBARRA, LEIRE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2216280