255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

515/2022 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2021-2022 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia abuztuaren 1eko 326/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako ikasle hauei esleitzea Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak, sariketaren irabazleak izan baitira. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:

1.–Luis Larriu Navarro, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko ikaslea.

2.–Juan Nasarre Miranda, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko ikaslea.

3.–Beatriz Bernarte Arbona, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikaslea.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.

4. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 250 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu bere zazpigarren oinarrian abuztuaren 1eko 326/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2022ko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko da.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile ordezkariari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeari eta Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeari, hortxe ikasi baitute saritutako ikasleek, baita interesdunei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2215425