255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2022ko plantilla organikoa aldatzea, legez eskatzen den gehiengoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean zehazten baita.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aldaketaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2022ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

KARGUA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA TALDEA

SARBIDEA

ESKLUSIBOT. OSAG.

LANP. OSAG.

EUSKARA MAILA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

GRADUA

IDAZKARIA

1

F

A

OL

55

50

C1 nahitaezkoa

Hutsik

3

EUSKARA TEKNIKARIA

1

F

B

OL

20

C1 nahitaezkoa

Hutsik

BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1

F

B

OL

10

B2 nahitaezkoa

Hutsik

–Laburdurak:

F = Funtzionarioa.

–Sarbidea:

OL = Oposizio-lehiaketa.

–Osagarriak:

Lanp. osag. = Lanpostuko osagarria.

Esklusibot. osag.= Esklusibotasun osagarria.

Hauek dira aldaketak:

–GIS/SIG teknikariaren lanpostuaren amortizazioa (aldi baterako lan-kontratuduna).

–Berdintasun-teknikariaren eta euskara-teknikariaren lanpostuaren araubide juridikoa aldatzea.

LANGILEEN ZERRENDA 2022KO URRIAREN 20AN

LANGILERIA

EGOERA

MAILA

LANPOSTUA

MARIEZKURRENA BALEZTENA, MIREN JAIONE

Administrazio-kontratuduna

A

Idazkari kontu-hartzailea.

VILLANUEVA ETXAGUE, BIDATZ

Administrazio-kontratuduna (lanaldiaren %80)

B

Euskara teknikaria

Iragarkiaren kodea: L2216451