255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Aldaketa Dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 15ean, hasiera batez onetsi zuen mankomunitatearen esparruan dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Leitzan, 2022ko azaroaren 28an.–Lehendakaria, Iñigo Alduntzin Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2216402