255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Aldaketa 2023rako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 5ean egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Rocaforten, 2022ko abenduaren 8an.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2216645