255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 7.055,21 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 16ko 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 610953.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak otsailaren 16an emandako 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi bat, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat; orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 450.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol erakundeak; akordioak eta laguntzak" izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura.

Deialdi horretarako onetsitako hasierako gastua 450.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean (I. eranskina) ezarri zen, orobat, ezen, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2022ko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela 75.000,00 euro gehienez ere.

Kontuan hartuta deialdi honetan orain arte erabili ez den saldoa agian ez dela nahikoa izanen aurkeztu diren dirulaguntza eskaera guztiei erantzuteko, diru-zenbatekoa handitu egin zen partida berari (A50002 A5100 4819 336109) lotutako beste deialdi bateko soberako saldoarekin. Horrela, urriaren 31ko 71E/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntzaren zenbatekoa 67.944,79 euro handitu zen.

Kreditua handitzeko proposamena egin zenetik hamabost egun igaro ondoren, eta aurkeztutako gainerako eskaerak aztertu ondoren, ikusi da erabilgarri dagoen zenbatekoa (450.000 euro + 67.944,79 euro) ez dela nahikoa espediente guztiei aurre egiteko. Beraz, une honetan, bidezkoa da baimendutako gastua berriz handitzea.

Aldez aurretik, berrikusi da lotura-poltsa bereko gainerako partidetan dagoen diru erabilgarria, eta ikusi da horietako batean, Kirol trukeak izeneko A50002 A5100 4819 336114 partidan, badagoela diru erabilgarririk. Partida horretan 10.000 euroko saldoa dago, betearazi ezin daitekeena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Guztira, 7.055,21 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 16ko 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdian baimendutakoari.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, adierazita haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2022ko azaroaren 17an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2215429