255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, Estalkietan eguzki-plakak instalatzeari buruzko eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Larragako Udalaren Estalkietan eguzki-plakak instalatzeari buruzko eraikingintza-ordenantzan. Hain zuzen, ordenantza horren testua, behin betiko onetsitakoan, 2021eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 11n, eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantzaren aldaketa hori, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 65. artikuluak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz, eta haren testua osorik argitaratzen da, lege beraren 326. artikuluan xedatua bete dadin. Orobat, ohartarazten da behin betiko onespenaren aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Larragan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2216093