255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen izapideak hastea honako ordenantza hau prestatu eta onartzeko: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. 1326/2022 espedientea.

2022ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testua argitara ematen da jarraian, indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean.

Uharten, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA ETA HIDROKARBUROAK GARRAIATZEKO INSTALAZIOEN HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz (foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokienez: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, toki ogasunei buruzkoa, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), eta bat etorriz foru lege beraren 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarritakoaren arabera, udal honek "energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa" ezartzen du. Tasa hori honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 10. artikuluan, baldin eta herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada.

Ordenantza honen aplikazio-eremua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluan ezarritako honako tasa honen araubide orokorra da: jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzua herritar guztiei edo askori.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluaren 4.k) apartatuan zehazten da: udalerriko herri jabariko lurren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, batez ere honako hauek jartzeko:

Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza amankomunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko tasei eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 15. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak eta beren erakunde autonomoak, baldin eta herri jabariaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak onura sortzen badie edo zuzeneko onura ematen badie zerga-egitatea eratzen duten beren ondasunetan, zerbitzuetan edo jarduera publikoetan.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, 2/2021 Foru Legearen 15. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta juridikoak, baldin eta uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak badira eta herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute beren onurarako; esaterako, energia elektrikoa, hidrokarburoak (gasbideak, oliobidea eta antzekoak) eta ura garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen duten enpresak (eta haien elementu osagarriak), eta beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan, baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen dutenak herriko jabari publikoa, beren instalazioekin bertako jabari publikoari eraginez.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Zerga-kuotak dira herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tarifak, eranskinean zehazten direnak, 4/1999 Foru Legearen 105. artikuluarekin bat etorriz.

Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1 a) artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, hedagailuak, etab.), zeren eta subjektu pasiboek ez eduki arren ukitutako lurren jabetza, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:

Zerga-oinarria = V x C

Hauek izanik:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzeko okupazioa, metro karratuetan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera.

–Instalazioen balioa, honela kalkulatuta: instalazioan eraikitzeko egindako inbertsioa (kategoriaren eta motaren arabera), merkatuko koefizienteaz biderkatuta (0,5).

Aurreko guztiaren arabera, hona tarifen taula:

INSTALAZIO MOTA

EURO/METRO LINEALA

Hiri lurzorua

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

5,178

Gasa garraiatzeko instalazioak

8,185

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

6,055

Uraren goi-hornidurako instalazioak

7,734

Lurzoru ez-hiritarra

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

1,174

Gasa garraiatzeko instalazioak

1,278

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

4,403

Uraren goi-hornidurako instalazioak

0,828

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

5.1. Zergaldia urte naturala izanen da, erabilera pribatiboa hasi edo amaitzen denean izan ezik: horrelakoetan zergaldia horren araberakoa izanen da, eta kuota hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da, aprobetxamendua hasten edo amaitzen dena barne.

5.2. Tasa erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da, nahiz eta Udal Administrazioaren baimena lortu gabe hasi. Hori dela-eta, erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasitzat joko da interesdunari baimena daukala jakinarazten zaionean.

5.3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa zenbait ekitalditan luzatzen bada, tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

6.1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erabilera edo aprobetxamendu berrien tasa AUTO­LIKIDAZIO bidez eskatuko da. Zergapekoak zerga-aitorpena aurkeztu beharko du eta emaitzako zenbatekoa autolikidazio bidez ordaindu beharko du lizentzia eman zaionetik edo, lizentziarik gabe hasi bada, erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari ekin dionetik bi hilabete iragan baino lehen.

Baldin eta zerga administrazioak antzematen badu erabilera edo aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik ez autolikidaziorik, berak eginen du likidazioa, eta gainera zerga-zehapena ezartzen ahalko du ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzeagatik.

6.2. Dagoeneko egiten diren edo baimenduta dauden aldizkako aprobetxamendu edo erabilera iraunkorren kasuan, lehenbizi zerga-zorrak kalkulatzeko elementu guztiak zehaztuko dira, eta ondoren ZERGA-LIKIDAZIOAK bidaliko zaizkie tasa ordaindu behar duten zergadunei. Bakoitzari bere jakinarazpena bidaliko zaio. Likidazio horiek egiteko, zergapekoek martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute ZERGA-AITORPENA, likidazio horiek egin ahal izateko behar diren zerga elementu guztiekin.

6.3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo kontzesio administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko tramiteak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

6.4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori gauzaturik, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

6.5. Bajak aurkezten diren hiruhileko naturalaren ondokoan jarriko dira indarrean. Aprobetxamendua uzteko aitorpena aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

7. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan eta hori garatzen duten xedapenetan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2023-01-01etik aurrera aplikatuko da. Indarrean egonen da berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA

Metro lineal bakoitzeko okupazio baliokidea (metro karratuak) adierazten duen taula, instalazio motaren arabera

INSTALAZIO MOTA

m²/ml

Argindarra

LINEAREN TENTSIOA

Tentsioa U > = 400 Kv

17,704

Tentsioa 220 Kv < = U < 400 Kv

11,179

Tentsioa 110 Kv < = U < 220Kv

6,779

Tentsioa 66 Kv < = U < 110 Kv

5,65

Tentsioa 30 Kv < = U < 66 Kv

2,376

Tentsioa 10 Kv < = U < 30Kv

1,739

Tentsioa 1 Kv < = U < 10Kv

1,517

Gasa eta hidrokarburoak

KANALIZAZIO-DIAMETROA

20 hazbete baino gehiago

10,000

10 eta 20 hazbete artean

8,000

4 eta 10 hazbete artean

6,000

4 hazbete arte

3,000

Ura

HODIAREN DIAMETROA

50 cm-tik gora

3,000

25 cm-tik gora, 50 cm arte

3,000

10 cm-tik gora, 25 cm arte

3,000

10 cm-raino

3,000

Beste instalazio batzuk

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo lurgaineko (altuera) m² bakoitzeko

1,000

Iragarkiaren kodea: L2215595