255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Eremu publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2216538