255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2023rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Behin betiko onespena

Donezteko Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak. Iragarkia 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehena.–Onestea 2023rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25, katastroko balio gordinen gainean.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontua).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%11

Urtebete

0,13

%11

2 urte

0,11

%11

3 urte

0,18

%11

4 urte

0,26

%17

5 urte

0,33

%17

6 urte

0,41

%17

7 urte

0,35

%17

8 urte

0,19

%17

9 urte

0,12

%17

10 urte

0,06

%17

11 urte

0,06

%17

12 urte

0,06

%17

13 urte

0,06

%17

14 urte

0,06

%17

15 urte

0,06

%17

16 urte

0,06

%11

17 urte

0,06

%11

18 urte

0,20

%11

19 urte

0,20

%11

20 urte edo gehiago

0,55

%11

–Aipatutako karga-tasak ezartzea gehikuntzaren sortzealdietarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatzea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2023ko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).

BIgarrena.–Zerga-tasa hauek 2023eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izanen dituzte.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Donezteben, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2216680