255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkatearen abenduaren 1eko 420/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2023ko lan-egutegia, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Apirilaren 25a: San Markos, herriko festa eguna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 4a, 5a, 6a, 7a eta 8a: Caparrosoko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 26 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2023an aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

a) Bulegoko langileak:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ostiralera.

b) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 21etik 31ra bitarte (biak barne) eta irailaren 11tik 15era bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean".

Caparroson, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2216503