255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

325/2022 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea irekitzen baita "Irulegiko multzoa (Aranguren, Nafarroa)" izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak proposatu du espedientea irekitzea Irulegiko multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, eremu arkeologikoaren kategoriarekin. Espedienteak honako hauek ditu: deskripzio-memoria, ondasunaren mugaketa dakarten multzoaren planoak, aztarnategiaren irudiak eta ukitutakoen zerrenda. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalean dago, Kultura eta Kirol Departamentuan (Navarrería kalea 39, Iruñea).

Eremu arkeologikoa eranskineko planoak eta UTM koordenatu hauek zehazten dute (ETRS89 UTM 30N).

x

y

x

y

x

y

621330,19

4736819.39

621307

4736812

621272

4736813

621266.5

4736830

621265.5

4736849.5

621250.5

4736877.5

621230.42

4736913.26

621202

4736901

621159

4736958

621133

4736984

621093.42

4737026.26

621112.53

4737056.08

621125.66

4737077.04

621142.66

4737097.04

621177.16

4737130.04

621208.42

4737155.26

621256.42

4737189.26

621312.42

4737224.26

621379.42

4737244.26

621427.42

4737254.26

621467.53

4737246.86

621499.25

4737277.19

621504.58

4737309.8

621505.03

4737373.08

621509.42

4737398.88

621518.92

4737422.38

621533.92

4737444.88

621552.42

4737457.38

621570.42

4737455.88

621590.92

4737448.38

621616.92

4737438.38

621639.92

4737424.88

621656.92

4737411.88

621676.42

4737390.38

621687.66

4737378.54

621688.42

4737368.38

621687.42

4737355.88

621681.42

4737343.88

621673.91

4737337.79

621662.92

4737331.88

621639.42

4737316.38

621640

4737296

621608.92

4737277.88

621587.92

4737265.38

621569

4737251

621558.42

4737229.38

621541

4737213

621540.3

4737189.08

621539

4737170

621532

4737150.5

621533

4737138

621533

4737129.5

621534

4737114

621510

4737116

621488.5

4737115.5

621484.5

4737105

621480.5

4737090.5

621473

4737076.5

621466.5

4737059

621461.5

4737030.5

621455.5

4737007.5

621451

4736984.5

621441.5

4736958

621415

4736936.5

621393

4736913.5

621382.5

4736882.5

621380.5

4736865

621368.19

4736853.39

Irulegiko multzoan etenik gabe esku hartu da 2007tik gaur egun arte. Esku-hartze horietan, hainbat motatako lanak bateratu dira –oinezko prospekzioak, prospekzio geofisikoak, zundaketa geoarkeologikoak eta arkeologikoak eta eremu irekiko indusketak–, helburu izan dutenak ondasuna berreskuratzea, karakterizatzea eta mugatzea. Multzoa gazteluak eta aurreko habitat protohistorikoak osatzen dute, zeina kastroaz eta kastro aurrekoaz osatua baitago. Honako hau da haren mugaketa, espedientearen arabera:

Irulegiko gazteluak interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa dauka jada, Espainiako gazteluak babesteari buruzko 1949ko apirilaren 22ko Dekretuan xedatutakoarekin bat. Baina indusketa arkeologikoei esker, ezagutu ahal izan dira aztarnak kontserbazio egoera bikainean dituen gotorlekuaren ezaugarriak, bilakaera eta perimetroa. Hori dela eta, ondasun zabalago baten barnean integratu da, eta babestu beharreko hondakinak zehaztu dira.

Ikuspuntu zientifikotik, ezohikoa da eremu horretan habitat protohistorikoaren sekuentzia zabala (Erdi Brontze Arotik Azken Burdin Arora), eta, beraz, begi-bistakoa da aztarnategi osoak Nafarroako K.a. I. milurtekoa hobeki ezagutarazteko duen ahalmena. Ekarpen hori bereziki esanguratsua da azken okupazio-fasean (Azken Burdin Aroa-Errepublika Berantiarra), hainbat arrazoi direla medio: aztarnategia oppidum bihurtu zen, Baskoniako zati handi bat egituratu zuena; lekua indarkeriaz suntsituta gelditu zen, eta, horri esker, Irulegiko eskuaren moduko pieza bereziak iritsi dira guregana; gertakari horiek gerra sertoriarrekin lotuta daude, eta horrek ekartzen du Baskonia eta, ondorioz, Nafarroa Historian sartzea; eta, azkenik, aztarnategiaren kontserbazio-egoera, hura baita egokiena trantsizio-aldi hori ezagutzeko; izan ere, beste habitat protohistoriko batzuetan ez dago halakorik, edo ezkutuan edo aldaturik dago, ondorengo fase arkeologikoen ondorioz.

Ondarearen ikuspegitik, Irulegiko multzoa berreskuratu ahal izan da azken 18 urteetan egindako inbertsio jarraituari esker, erakundeen arteko lankidetzari esker, aurkitutako higiezinen eta higigarrien kontserbazio etengabeari esker, gero eta balio handiagoa emateari esker eta Arangurengo Udalak proiektuan izan duen inplikazio irmoari esker. Beraz, Irulegiko multzoa nahitaezko erreferente bihurtu da Nafarroako arkeologia ondarea tokiko ikuspegitik berreskuratzeko orduan. Bisitatzeko moduko aztarna arkeologikoak ez ezik, ezagutza zientifikoa ere nabarmentzen da, zeinak, azken batean, deskribatutako guztia bermatzen baitu eta balioa ematen baitio.

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluak xedatutakoaz baliatuz eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espedientea irekitzea Arangurengo "Irulegiko multzoa" izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko. Multzoaren deskribapena eta ezaugarriak espedientean daude jasota.

2. Arangurengo Udalari jakinaraztea prozedura hasteak segituan eta zuzenean ekarriko duela ukitutako ondasunari behin-behinekoz aplikatzea Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak interes kulturaleko ondasun deklaratutako eremu arkeologikoetarako ezarritako babes araubidea.

3. Jakinaraztea interesdunei irekitako espedientearen xede den eremu arkeologikoan honako babes neurri hauek aplikatuko direla, Espainiako Ondare Historikoaren eta Nafarroako Kultur Ondarearen gaineko araudiari jarraikiz.

A) Neurri orokorrak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 16., 19., 20. eta 22. artikuluetan eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoak.

Espedientea irekitzeak ondasuna kokaturik dagoen udalari ekartzen dio ukitutako eremua babesteko plan berezi bat prestatu beharra, edo hirigintzari buruzko araudian planeamendurako aurreikusitako beste tresna bat, legeak ezarritako betebeharrak betetzen dituena.

Aipatu plana behin betikoz onetsi arte, lizentziak emateko edo espedientea ireki baino lehen emandakoak gauzatzeko, beharrezkoa izanen da ondasuna babesteko eskumena duen administrazioak aldeko ebazpena ematea, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat. Inongo kasutan ez da baimenduko lerrokadura berririk, eraikigarritasunaren aldaketarik, partzelaziorik edo elkartzerik.

Espedientea irekitzeak ekarriko du kasuan kasuko partzelazio, eraikuntza edo eraispen lizentziak etetea.

Ondasunean obrak egiteko edo lurra erauzteko, ondasuna babesteko eskumena duen administrazioak baimena eman beharko du. Horrek, baimena eman baino lehen, zilegi izanen du prospekzioak eta, hala balegokio, indusketa arkeologikoak egin daitezela agintzea.

Debeku da merkataritzako edozein publizitate mota paratzea, baita agerian gelditzen diren kableak, antenak eta kondukzioak ere.

B) Neurri berariazkoak, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 19.1 f) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz aplikatuko direnak.

Nekazaritza eta abeltzaintzako egungo erabilera eta aprobetxamendu berberei eutsiko zaie, indarrean dauden arauekin bat.

Debekatuta dago eremu arkeologikoko lursail guztietan luberritzea, hondealanak egitea edo zorupea aldatzea dakarren edozein nekazaritza-lan egitea.

Debekatuta dago agerian gelditzen diren publizitatea, kableak, antenak eta kondukzioak jartzea, salbu eta eremu arkeologikoarekin lotuta eta harmonian daudenean.

Bideak hobetzeko eta egokitzeko lanak baimentzen ahalko dira, baldin kultura eta ingurumena badituzte xede. Kontrol arkeologikoaren mende egin beharko dira.

Zuhaitzak eta landaredia garbitzeko lanak baimentzen ahalko dira, betiere lan horiek ez badituzte eremu arkeologikoko ingurumen-ezaugarriak hutsaltzen, ez badute jatorrizko topografia aldatzen, suteen aurkako babesa sustatzen badute eta kontrol arkeologikoaren pean egiten badira, landaredia errotik kentzea aurreikusita badago.

Eremu arkeologikoaren erabilera sustatuko da kultura-, jolas- eta ingurumen-helburuetarako.

Alde horretatik, datuak detektatzeko baliabideak datu zientifikoak lortzera mugatuko dira.

Debekatuta dago metalen detektagailua erabiltzea beste edozein helbururekin (aisialdikoa, irabazi-asmokoa, etab.). Kontuan hartuta baliabide horrek dakarren arriskua eta praktika hori noraino dagoen hedatuta, debeku hori seinaleztatu beharko da, bai aztarnategian, bai sarbideetan.

Metalen detektagailua helburu ez-zientifikoetarako erabiltzea arau-hauste astun edo oso astun gisa hartuko da, kalteak norainokoak diren, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 101. eta 102. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Aztarnategirako eta haren ingurunerako mugatutako eremuan egin nahi den edozein esku-hartzek adierazitako baldintzak gainditzen baditu, kultura arloko departamentu eskudunaren aldez aurreko baimena beharko da, aipatutako foru legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera eta Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrera, zeina atxikita baitago Kultura eta Kirol Ministerioko Ondare Historikoaren Erregistroen eta Dokumentazioaren Zuzendariordetza Nagusiari, prebentziozko idatzoharra egiteko, eta Arangurengo Udalari, Itzagaondoko Udalari eta ukitutakoei jakinaraztea, espedientean jasota dagoen bezala.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2022ko azaroaren 9an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

Iragarkiaren kodea: F2215609