255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1175E/2022 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Esako Udal Planaren aldaketa egituratzaile eta xehatu bati buruz, 1. poligonoko 403., 385., 389., 391., 392., 393. eta 395. lurzatiei eragiten diena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak sustaturik.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren bidez (2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa), Leireko San Salbatore monasterioa izeneko monumentuaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onetsi zen. Erabaki horrek eragin du, besteak beste, Esako udal plana aldatzea, kultur intereseko ondasunaren ingurunearen mugaketa berria bertan jasotzeko eta, kultur balioa izateagatik, babestu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzeko.

Esako Udalak 2022ko abuztuaren 11n onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurreko aldia ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da Esako Udal Plan Orokorrean jasotzea Leireko San Salbatore monasterioa izeneko kultur intereseko ondasunaren ingurunearen behin betiko mugaketa, bai eta 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako babes neurriak ere, Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 22ko Erabakian xedatutakoaren arabera.

Leireko San Salbatore monasterioaren babes eremua lurzati hauek osatzen dute: 403., 391. eta 392. lurzatiak; 385., 389., 393. eta 395. lurzatietako eremu batzuk, zehazki, monasterioaren eliza erdigune harturik, 120 metroko erradioko zirkulu batean sartzen direnak; eta 385. lurzatiko lur batzuk, 403. lurzatiaren hegoaldera daudenak, monasterioaren garai bateko baratzearen hegoaldeko mugatik doan bideraino. Lurzati horiek guztiak Esako udalerriko 1. poligonoaren barruan daude. Ingurune hori sartzearen ondorioz, aldaketa batzuk egin behar dira Udal Planaren planoetan eta araudian. Zehazki, aldaketa hauek proposatzen dira:

–4. eta 5. planoak aldatzea, hurrenez hurren, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinari buruzkoa eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezinari buruzkoa.

–68. artikulua aldatzea (kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina) eta artikulu berri bat gehitzea, kultur balioa izateagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinari buruzkoa (77 bis artikulua). Horrela, kultur intereseko ondasunaren ingurune osoak kultur balioaren azpikategoria izanen du, bai babestu beharreko lurzoru gisa, bai gorde beharreko lurzoru gisa. Horrelako lurren erabilera-araubideak kultura arloan eskumena duen departamentuaren baimena behar du, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

–6. planoa aldatzea, zonifikazio akustikoari buruzkoa.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Esako Udal Planaren aldaketa egituratzaile eta xehatu bati buruz, 1. poligonoko 403., 385., 389., 391., 392., 393. eta 395. lurzatiei eragiten diena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak sustaturik. ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Esako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2215356