255. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1688/2022 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 69/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, zenbait eskudantzia eskuordetu zitzaizkion Eskubide Sozialetako Departamentuko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 69/2019 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. eta 36.3 artikuluetan xedatutakoaren babesean, zenbait eskudantzia eskuordetu zitzaizkion Eskubide Sozialetako Departamentuko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari.

Abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bidez, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kotizazio gabeko prestazioa ezarri da, eta Nafarroako Foru Komunitateak haren kudeaketaren gaineko eskumenak bere gain hartu ditu Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Transferentzia Batzordearen 2022ko martxoaren 31ko Erabakiaren bidez (apirilaren 6ko TER/310/2022 Aginduaren bidez argitaratua). Erabaki horren I) terminoaren arabera, 2022ko urriaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Horretarako, eta behar den eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jotzen da goian aipatutako irailaren 4ko 69/2019 Ebazpenaren bidez Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari egindako eskuordetzea zabaltzea, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kotizazio gabeko prestazioari buruzko eskumenak ere sartzeko.

Eskuordetzea dagokion arloan indarra duen legerian ezarritakoaren arabera egin behar da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak ezarritakoaren arabera, hortxe arautzen baita nola eskuordetu eskumenak organoen artean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 69/2019 Ebazpenaren ebazpen zatiaren 1. apartatua aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

"Lehenengoa.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren zenbait eskudantzia Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzea, ondoren aipatzen diren gaiei buruzko espedienteak ebazteko:

–Errenta Bermatua.

–Kotizazio gabeko pentsioak eta alokairurako osagarria pentsioen titularrentzat.

–Desgaitasuna dutenen pertsonentzako prestazio sozialak eta ekonomikoak.

–Gizarte Laguntzako Funts Nazionaleko laguntzak.

–Alargun pentsioen eta kotizazio gabeko erretiro-pentsioen kenkari fiskalaren aurrerakina.

–Gizarte-inklusiorako aparteko laguntzak.

–Dirulaguntzak komunitate terapeutiko batean tratamendua jasotzen duten pertsonentzat, nahierara erabiltzekoak.

–Familian eta gizartean integratzeko laguntzak.

–Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera."

2. Ebazpen hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 18an.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Andrés Carbonero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2215457