251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

ERABAKIAK, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2022ko azaroaren 21eko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Barañaingo Bake Epaitegia: Nicolás Gutiérrez Gil jauna eta Dyna Kharrat Juanbeltz andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Etxalarko Bake Epaitegia: José Manuel Vicente Arburua jauna, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Elizagorriko Bake Epaitegia: Ana Carmen Ayerra Corres andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Erriberriko Bake Epaitegia: Juan Pablo Lenzano Bayona jauna eta Susana Villabona Arbiol andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Cascanteko Bake Epaitegia: Santiago Gregorio Gómez Gorrindo jauna, bake epaile titular.

Berrogeita hamaseigarrena.–Arellanoko Bake Epaitegia: Félix Urricelqui Argaiz jauna eta Anayansi Martínez Santana andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Berrogeita hamazazpigarrena.–Ziraukiko Bake Epaitegia: José Antonio Hermoso Orzaiz jauna, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2215599