2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea.
Supermerkatua, gasolindegia, auto-garbiketako gunea eta etxebizitza osagarria dituena
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: 33/2022/AACC.
Sustatzailea: Corporación Alimentaria Guissona SA.
Jarduera: supermerkatuaren jarduera ezartzea; gasolindegia, auto-garbiketako gunea eta etxebizitza osagarria izanen ditu.
Tokia: La Barrena poligonoa, Canal de Mañeru kalearen izkina; sarbidea Zaragozako errepidetik (32. poligonoa, 40. eta 49. lurzatiak).
Lizentzia eman zen eguna: 2022ko azaroaren 25a.
Tuteran, 2022ko azaroaren 25ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2216005