250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetu zitzaizkion eskumenak, Basoitxin basoari buruzko gaien gaineko interpretazio-kartelak diseinatu eta paratzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko

Altsasuko Udaleko alkateak, azaroaren 24an, ebazpen hau eman du:

"Alkatetzaren 2010/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen baititu Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetu zitzaizkion eskumenak, kontratu bat esleitzeko baliatu den prozedura ezesteko, honako kontratu hau hain zuzen ere: Basoitxin basoari buruzko gaien interpretazio-kartelak diseinatu eta paratzeko zerbitzu-kontratua.

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetu zitzaizkion eskumenak, kontratu bat esleitzeko baliatu den prozedura ezesteko, honako kontratu hau hain zuzen ere: Basoitxin basoari buruzko gaien interpretazio-kartelak diseinatu eta paratzeko zerbitzu-kontratua.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Eskumenaren bereganatzearen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari ere".

Altsasun, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215932