250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea deialdi honi dagokionez: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko

Ikusirik deialdi honetako kalifikazio epaimahaiko burua 40/2015 Legearen 24. artikuluan abstenitzeko arrazoi gisa ezarritako egoera batean dagoela (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa): deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko Castejongo Udalean.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43,4., 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Kontuan harturik Alkatetzaren 377/2019 Ebazpena, 2019ko ekainaren 20koa, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkateak deialdi honetan dauzkan eginkizunak lehenengo alkateorde Julia Manrique Españaren esku uztea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko Castejongo Udalean. Hark karguaren berezko eginkizunak beteko ditu, eta ordezkatzen nauen bitartean esleituta ditudan eginkizun guztiak hartuko ditu bere gain.

Bigarrena.–Langileria eta kiroletako batzordeko zinegotzi Beatriz Marín Garbayoren esku uztea aipatutako deialdiko kalifikazio epaimahaiaren buru aritzeko ardura.

Hirugarrena.–Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkuran.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Julia Manrique Españari eta Beatriz Marín Garbayori, eskuordetu zaizkien eskumenen onarpenaren ondorioetarako.

Castejonen, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2216607