250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Castejongo Udaleko alkateordeak, 2022ko abenduaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatearen 2022ko urriaren 7ko 587/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko, Castejongo Udalaren zerbitzura.

Kontuan hartuta deialdi honetako 4. oinarria: zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere arituko dena Castejongo Udalaren zerbitzura (2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 27an).

Ikusi dira deialdian parte hartu nahi duten izangaiek aurkeztutako eskabideak, deialdiaren oinarrietan xedatuaren arabera, eta, horrenbestez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten da, adierazitako deialdirako.

Horrenbestez:

Ebazten dut:

Lehena.–Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera, onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko, funtzionarioen araubidean, Castejongo Udalaren zerbitzura. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 27an. Hona hemen zerrenda:

Onartuak:

Zk.

NAN

1

72687413F

2

78741681P

3

72681444H

4

16009250P

5

44146054S

6

54477267L

7

72810762F

Baztertuak:

Zk.

NAN

8

30640520N

9

52445690D

10

78751841W

Arrazoia: Hiru izangai horiek baztertuta geratu dira ez dutelako betetzen deialdiaren 2. oinarrian xedatutakoa; eskatutako titulua edukitzearena, alegia.

Bigarrena.–Iragarki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, argitaratu eta hamar egun balioduneko epean izangai baztertuek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak, halakorik bada, zuzen ditzaten.

Castejonen, 2022ko abenduaren 2an.–Alkateordea, Julia Manrique España.

Iragarkiaren kodea: L2216541