2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko San Cristobal haur eskolako zuzendari lanpostua Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 8an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Antsoaingo San Cristobal udal haur eskolako zuzendari lanpostua. Funtzionarioen araubidekoa izanen da, eta 2001 kodea izanen du plantillan.
Ebazpen hori 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.
Eskaerak aurkezteko epea buruturik, Alkatetzaren uztailaren 4ko 457/2022 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Deialdiaren 4. oinarrian xedatuarekin bat, erreklamazioak egiteko, eta halakorik balego, akatsak zuzentzeko epea iraganik, bidezkoa da: onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzea, eta jakinaraztea deialdian zehaztutako lehen ariketa egiteko eguna.
Deialdiaren oinarrietan ezarritako lehen proba 2023ko urtarrilaren 16an eginen da, 8:30ean, Antsoaingo udal liburutegian (Antsoaingo Udaletxeko plaza, 3).
–Izangai onartuen zerrenda.
Araujo García, Maitane
Astiz Lacunza, Cielo
Buldain Azanza, Aintzane
Cuesta Santos, Edorta
Iriarte Laset, Rakel
Pérez González, Zuriñe Miren
–Izangai baztertuen zerrenda.
Ez duelako aurkeztu "abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa":
Lasarte Baraibar, M.ª Ángeles
Antsoainen, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L2215777