1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
121/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2023rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.
Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 18ko 114/2021 Foru Aginduak aldatu zuen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru Bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Aipatutako 114/2021 Foru Aginduaren artikulu bakarraren bigarren apartatuan ezarritako aldaketaren ondorioz, epe jakin batzuk aldatzea komeni da, hamabostaldi horretako bilketan jaso daitezen zerga-betebeharren helbideratzeagatik lortutako kobrantzak. Era berean, konturako ordainketa-data jakin batzuk aldatu dira, finantza fluxuak aurrekontu eta diruzaintza beharretara egokitzeko.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean abonatzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2023. urtean:
2023ko epeak eta egunak Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko
HAMABOSTALDIAK | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (biak barne) | KONTU KORRONTE OROKORREAN ABONATZEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA |
Hilabeteak | Izena/hilabetea | Ordena zenbakia |
Urtarrila | 1. | 1 | Abenduaren 24a | Urtarrilaren 5a | Urtarrilaren 10a | Urtarrilaren 11 |
Urtarrila | 2. | 2 | Urtarrilaren 6a | Urtarrilaren 20a | Urtarrilaren 25a | Urtarrilaren 26a |
Otsaila | 1. | 3 | Urtarrilaren 21a | Otsailaren 6a | Otsailaren 13a | Otsailaren 14a |
Otsaila | 2. | 4 | Otsailaren 7a | Otsailaren 20a | Otsailaren 24a | Otsailaren 27a |
Martxoa | 1. | 5 | Otsailaren 21a | Martxoaren 6a | Martxoaren 13a | Martxoaren 14a |
Martxoa | 2. | 6 | Martxoaren 7a | Martxoaren 20a | Martxoaren 27a | Martxoaren 28a |
Apirila | 1. | 7 | Martxoaren 21a | Apirilaren 5a | Apirilaren 11 | Apirilaren 12a |
Apirila | 2. | 8 | Apirilaren 6a | Apirilaren 25a | Apirilaren 28a | Maiatzaren 2a |
Maiatza | 1. | 9 | Apirilaren 26a | Maiatzaren 5a | Maiatzaren 10a | Maiatzaren 11 |
Maiatza | 2. | 10 | Maiatzaren 6a | Maiatzaren 22a | Maiatzaren 29a | Maiatzaren 30a |
Ekaina | 1. | 11 | Maiatzaren 23a | Ekainaren 5a | Ekainaren 12a | Ekainaren 13a |
Ekaina | 2. | 12 | Ekainaren 6a | Ekainaren 20a | Ekainaren 26a | Ekainaren 27a |
Uztaila | 1. | 13 | Ekainaren 21a | Uztailaren 5a | Uztailaren 10a | Uztailaren 11 |
Uztaila | 2. | 14 | Uztailaren 6a | Uztailaren 20a | Uztailaren 26a | Uztailaren 27a |
Abuztua | 1. | 15 | Uztailaren 21a | Abuztuaren 7a | Abuztuaren 14a | Abuztuaren 16a |
Abuztua | 2. | 16 | Abuztuaren 8a | Abuztuaren 21a | Abuztuaren 28a | Abuztuaren 29a |
Iraila | 1. | 17 | Abuztuaren 22a | Irailaren 5a | Irailaren 11 | Irailaren 12a |
Iraila | 2. | 18 | Irailaren 6a | Irailaren 25a | Irailaren 29a | Urriaren 2a |
Urria | 1. | 19 | Irailaren 26a | Urriaren 5a | Urriaren 10a | Urriaren 11 |
Urria | 2. | 20 | Urriaren 6a | Urriaren 25a | Urriaren 30a | Urriaren 31 |
Azaroa | 1. | 21 | Urriaren 26a | Azaroaren 6a | Azaroaren 13a | Azaroaren 14a |
Azaroa | 2. | 22 | Azaroaren 7a | Azaroaren 20a | Azaroaren 27a | Azaroaren 28a |
Abendua | 1. | 23 | Azaroaren 21a | Abenduaren 5a | Abenduaren 11 | Abenduaren 12a |
Abendua | 2. | 24 | Abenduaren 6a | Abenduaren 26a | Abenduaren 29a | Urtarrilaren 2a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.
Iragarkiaren kodea: F2216525