25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, 2021-2022 ikasturteko laguntzena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 607084.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/607084).

Deialdi honen xedea da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Laguntza hauek dira 2021-2022 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko edo lanbide heziketako graduko (erdi eta goi mailakoak) ikasketak, eta oinarrizko lanbide heziketakoak egiten dituzten Vianako ikasleendako (ez dira onartzen master, aditu edo graduondoko ikasketak).

Laguntza hauek eska daitezke Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 1. oinarrian ezarritako kontzeptuengatik.

Vianan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2201040