2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
6/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko azaroaren 17an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 6/2022 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da. Aldaketa onestearekin batera indarrean sartu zen, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean adierazitakoarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aipatu dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 4.583,23 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 686,20 euro.
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.269,43 euro.
Donezteben, 2022ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2215658