2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
2023rako zerga-tasak
Urrotz-Hiriko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, 2023ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2. Karga-tasa: %20.
–Lurraren kontribuzioa:
Karga-tasa: %0,25.
Urrotz-Hirian, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2215828