2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2023rako zerga-tasak
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, 2023ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
4.–2023ko ekitaldirako zerga-tasen onespena.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2. Karga-tasa: %25.
–Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,155.
Lizoainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2215836