248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 6.ean. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 6.ean. Hona zertan datzan aldaketa hori: lotura juridikoaren mailak zehazteko, programen araberako sailkapenaren eta sailkapen ekonomikoaren arabera eginen da, digitu batean edo bitan, gastuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Barañainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2215925