247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialean (2) (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 25eko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2), dagokiona abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Lan publikoaren eskaintza hori 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsi zuen tokiko gobernu batzarrak, eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an. Aldaketak eragiten dion kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostuari.

Beraz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak proposatuta,

ERABAKITZEN DA:

1. Baliogabetzea euskarazko C1 jakite maila, nahitaezko betebehar gisa, kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostuan aritzeko, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsi zuen 2022ko lan publikoaren eskaintzan (2), zeina baitagokio abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Lan publikoaren eskaintza hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, eta haren geroko aldaketa, 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 3an.

2. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriek ez dute, horrenbestez, euskara nahitaezko betebehar gisa ezarriko.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2) aldatzeko erabakia.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2215981