247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Aldaketa, enplegu publikoa egonkortzeko 2022rako eskaintzan

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 28an egindako bilkuran, 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta bertan sartu zituen egonkortze prozesuari dagozkion lanpostuak, kontuan hartuta bai abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (haren bidez premiazko neurriak ezarri ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko), bai Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa.

Antsoaingo Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren 2. aldaketa (2022ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4an). Jendaurreko aldian inork ere ez zionez alegaziorik aurkeztu akordioari, hura behin betikotzat jo zen (2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an).

Akordio horren arabera, 2022ko plantilla organikoko 1012 zenbakiko lanpostua ("Giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria") 5000 zenbakiko lanpostua bihurtu da ("Mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailea").

Ikusi da 1012 lanpostua ("Giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria") enplegu publikoaren eskaintzan sartu zela, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Eskaintza hori honako hauei jarraikiz onetsi zen: abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (haren bidez premiazko neurriak ezarri ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko) eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikulua. Horrez gain, kontuan hartu da 5000 lanpostuak ("Mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailea"), 1012 lanpostua birmoldatzearen ondoriozkoak, hura enplegu publikoaren eskaintzan sartzea eragin zuten arrazoien funtsa mantentzen duela.

ERABAKITZEN DA:

1.–Behin-behineko enplegua egonkortzeko eskaintza publikoa aldatzea, honela:

Kentzea 1012 lanpostua ("Giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria").

Honako hau sartzea: 5000 lanpostua ("Mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailea").

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2216027