2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2215961