246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2023rako tasa eta karga-tasak. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2022ko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, hartu zuen tasak eta karga-tasak hasiera batez onesteko erabakia. Indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratuta, edo jendaurreko aldia iragan ondoren baldin alegaziorik aurkezten ez bada.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Lurraren kontribuziorako karga-tasa handitu egiten da, eta % 0,25 izanen da.

Tasak udal pilotalekuan argia erabiltzeagatik (ordubete):

–Erroldatuak: 4 euro.

–Erroldatu gabeak: 7 euro.

Beiren, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2215994