245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-S-298

Congelados de Navarra SAUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Congelados de Navarra SAU.

Xedea: hondakin ur araztuak San Pascual erreka-zulorantz bideratuko dituen kolektore bat eraikitzea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Udalerria: Fustiñana (Nafarroa).

Kolektore berria (PVC Ø 400 mm-koa) 725 metroko luzerakoa da, Cabanillasko udal mugartean hondakin ur araztuak San Pascual erreka-zulorantz bideratuko dituen kolektore bat eraikitzeko proiektuaren arabera (2022ko martxoan egina); erreka-zuloaren ezkerraldetik doa, Cabanillasko (Nafarroa) 2. poligonoko lurzati batzuen artean, udal bide baten azpian lurperaturik, eta erreka-zuloaren ibilguan bukatzen da, UTM ETRS89 X: 623.468; Y: 4.654.465 koordenatu puntuan, proiektuan 2022ko urrian eginiko aldaketa baten arabera.

Kolektorearen azken zatian, San Pascual erreka-zuloaren ibilguko ezkerreko ezpondan, goraguneko putzu bat eta hormigoizko kutxatila bat jarriko dira. Horrez gain, harri-lubetako zolata bat eraikitzea aurreikusten da, HA-20 hormigoizkoa, 4,20 × 3 metro inguruko neurrikoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215358