245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-A-76

Enrique Diaz de Garayo González de Minguchiak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Enrique Diaz de Garayo González de Minguchia.

Ur-ibilgua: Arakil edo Burunda ibaia.

Hargunearen udalerria: Bakaiku (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,001 l/s.

Xedea: Ureztaketa.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 8 m³-ko ur bolumena hartzea (0,001 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean) Arakil edo Burunda ibaiaren ibilgutik, koordenatu hauek dituen puntuan: UTMX: 572696, UTMY: 4749476 (ETRS89, Eremua 30T), Bakaikuko udal mugartean; horretarako, motoponpa mugikor bat erabiliko da, gehienezko ere 2,22 l/s-ko uneko emariarekin, ura hodi batetik bulkatzeko m³ banako edukiera duten 4 biltegitaraino. Biltegi horietatik eginen da 250 m² inguruko baratze baten azaleko ureztaketa, aipatutako udal mugarteko 1. poligonoko 15. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215270