245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABEKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa Elordi, Katxurdi eta Aizkorrobi alderdietan

Olabeko Kontzejuak, 2022ko azaroaren 23an egindako batzarrean, onetsi zuen prozedura bat abiaraztea, Elordi, Katxurdi eta Aizkorrobi alderdietako herri-lurren aprobetxamendua enkantean jartzeko.

Aprobetxamendua eta haren adjudikaziorako enkantea gidatuko duten baldintza-agiriak Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 2an emandako 299/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Administrazio-baldintzen agiriak, berriz, Kontzejuko Batzarrak onetsi zituen. Biak daude interesdunen eskura udal idazkaritzan, eta Nafarroako Kontrataziorako Atarian ere argitaratu dira.

Proposamenak Olaibarko Udalean aurkeztuko dira, 2022ko abenduaren 16ko 12:00ak baino lehen.

Enkantea 2022ko abenduaren 19an eginen da, Olaibarko udaletxean (San Pedro kalea zk. g., 31799 Olabe), 13:00etan.

Olaben, 2022ko azaroaren 24an.–Kontzejuburua, Roberto José Armendariz Paternain.

Iragarkiaren kodea: L2215845