2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2022ko irailaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoko aldaketa.
Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 11koan, eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratuta.
Hasierako onespenaren aurkako alegazioa egin ondoren, Vianako Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, alegazio hori partez ezetsi zuen, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, behin betiko onetsi zuen aldaketa, baietsitako alegazioaren zatia gehituta (03-13 plaza lan-kontratuduna izatea), eta argitaratu egin zen.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | EGOERA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | TXANDAKAKO LANALDIAREN OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | ARRISKU-OSAGARRI BEREZIA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA |
3.–OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA |
03-12 Gizarte-hezitzaile | Hutsik | 1 | F | B | OL | - | - | - | 20 | - | - | - |
03-13 Gizarte-langile (lanaldiaren %50) | Hutsik | 1 | L | B | OL | - | - | - | 20 | - | - | - |
Vianan, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2215484