241. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa lurzoru urbanizagarriaren SI-1 sektoreko SI-1.1 azpisektorean. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2022ko ekainaren 30eko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat egitea Milagroko Udal Planaren SI-1 sektoreko SI-1.1 azpisektorean (lurzoru urbanizagarria), Gelagri Ibérica SL sozietateak sustatuta.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 18an.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, urriaren 25eko 234E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi du Milagroko Udal Planaren SI-1 sektoreko SI-1.1 azpisektorean aldaketa bat egiteko espedientea; aldaketa Gelagri Ibérica SL-k sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215432