240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Aldi baterako enplegua egonkortzea helburu duen lan publikoaren eskaintza (20/2021 Legea, abenduaren 28koa).

Ikusi da Iruñeko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 450/2022 prozedura arruntean emandako epaia, 2022ko azaroaren 9koa, zeinaren bidez Eduardo Ruiz Bueno jauna langile finkotzat jotzen baita.

Hortaz, aldatu egin behar dira Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko buruaren maiatzaren 9ko 24/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako lan publikoaren eskaintza (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa) eta Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko buruaren maiatzaren 23ko 25/2022 Ebazpena, zeinak 24/2022 Ebazpenaren akats zuzenketa jasotzen baitu (100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa). Aldaketa ibilbideko peoiaren lanpostu bat (005 zenbakia) kentzean datza.

2022/36 Ebazpenaren bidez, bada, aldi baterako enplegua egonkortzeko lan eskaintza publikoa aldatzen da, eta ibilbideko peoiaren lanpostua (005 zenbakia) kentzen da.

Azkoienen, 2022ko azaroaren 23an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2215690