240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion 2022ko lan publikoaren eskaintza partzialean (2) (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 18ko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2), dagokiona abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Lan publikoaren eskaintza hori 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsi zuen tokiko gobernu batzarrak, eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an. Aldaketak eragiten dion obretako ofizial-ehorzlearen lanpostuari.

Kontuan hartuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritako ahalmena (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), bidezkoa da akatsa zuzentzea.

Beraz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak proposatuta,

ERABAKITZEN DA:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea, eta aldatzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2), dagokiona abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Lan publikoaren eskaintza hori 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsi zuen tokiko gobernu batzarrak, eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an. Beraz, 36001 lanpostu hutsa eskaintzatik kenduko da eta 46009 lanpostu hutsa gehituko, D mailako obretako ofizial-ehorzleari dagokiona, lehiaketa bidez bete dadin, egonkortze prozedura honen bidez.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2022ko lan publikoaren eskaintzako (2) akats zuzenketa eta hura aldatzeko erabakia.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2215589