240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/1º0192 NL/oc espedientea

ENTZUNALDIAREN TRAMITEA.

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz eman zaio hasiera.

Emakidaren titularra: José María Ciaurriz.

Ibaiaren edo errekaren izena: Zokoa iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 11.950 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabilera.

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko Uren Komisariak txostena egin du Baztango udal-mugarteko (Nafarroa) Elizondon, Munarro-Beartzun alderdian dagoen Zokoa iturburuan, eguneko 11.950 litroko aprobetxamendu baten emakida-epea igarotzeagatik eskubidea azkentzeko espedienteari buruz. Aprobetxamendu hori José María Ciaurriz Vicenteren alde emana da, etxerako, abeltzaintzarako eta ureztaketarako erabiltzeko. Horrenbestez, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.5 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Artikulu horrek dioenez, titularrari ezin bazaio ikustaldi- eta entzunaldi-tramitea jakinarazi, haren nortasuna edo helbidea ezaguna ez delako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktuen bidez eginen da, eta ediktuok ere jendaurrean jarriko dira ezagutzen den azken helbideko udaletan, bai eta ur-hargunearen udal-mugartekoan eta urak erabiltzen diren udal-mugartekoan ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2215142