240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-143

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2022ko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera eman zaio ur aprobetxamendu honen emakidarako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungi delako: 6.000 l/s-ko emaria duen ur aprobetxamendua, Arga ibaian, industria erabilerarako, "Zuriaingo zentral hidroelektrikoa" izenekoan energia elektrikoa ekoizteko, Zuriainen, Esteribarko udal-mugartean (Nafarroa). Emakida Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2005eko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez eman zion Mario Bregaña Graciari. Emakida eskubidea Ur Erregistroko A atalean, 80. liburuan, 126. orrian inskribatua dago egun, Yosu Asier Bregaña Echevarriaren alde.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horretan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215141