240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3019/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Laura Urabayen Avellaneda andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (381/2022 prozedura arrunta).

Laura Urabayen Avellaneda andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ekainaren 13ko 179/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatzen da (plantilla eta zerrenda 2021eko abenduaren 31koak dira).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Laura Urabayen Avellaneda andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (381/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Laura Urabayen Avellaneda andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2215507